Inkesta mota
Hiru inkesta mota daude:
1. Pribatua - dagokion ikastarotik soilik eskura daiteke.
Hau Moodle moduluaren kontzeptu arrunta da. Inkesta sortzen duzu, eta dagokion ikastarotik baino ezin da eskuratu.
Editatu duten irakasleek aldatu eta irakasle guztiek emaitzak ikus ditzakete.
2. Publikoa - beste ikastaroetan ere erabilgarria.
Hau da Moodleren moduluen kontzeptu hibridoa. Inkesta publikoak
sortu berri den inkestan txerta daitezke. Inkesta bat beste ikastaro bateko inkesta publiko batean oinarritzen bada,
inkesta publiko orijinala definitu zen ikastaroko irakasleek soilik ikusiko dituzte emaitzak.
3. Txantiloia - kopia eta edita daiteke.
Inkesta mota hau ezin da zuzenean erabili, baina kopiatu, edukia aldatu eta erabil daiteke.